XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Fermin eta Larrungo akelarreren izena! orokorrean ez dut, buruzagien kaskogainean jarria den puska borobil eta urreztatu hortaz axolarik, are gutiago printzeak biltzen eta haien ametsak kartzelatzen dituen maiestate katoliko eta krixtauaz.

Baina... Zer egin Barullo! Destinuak gure sorbaldetan ohorezko eta karguzko manta plomatu bat ezartzen du, norbera behaztopatzeko, bide bihurgune batean hartaz desbestitzeko deretxotik gabe.

(Barulloren eskuetarik baso-botoilak hartzen ditu, zerbitzatzen da eta, basoa altxatuz, oihuka:) Nere aitari, Aragoiko errege zuzen eta Nafarroaren lapur, podere-makil zerrendatzalea, hainbeste erreinu ukaiten bukatuko duena, non ez duen jakingo non pausa bere ipurdi lerdena, eta hainbeste podere-makil ukanen dituena non Iruñako txorizoak bezala bere sukaldean dilindan ezarriko dituen.

BARULLO: Trono honek, podere-makil honez korona eta txorizo horiek denak zureak izango dira, egun batean, Karlos Infante... Bianako printze... Kataluniako primogenit... Aragoiko premu... Ribagorzakoa... etabar luze bat... printze orain... bihar errege eta... (...).